
Negu gogorra pasa arren jaso dugu sakramentinoetako baratzeko uzta;besteak beste, tipulak, porruak, eskarolak, perexilak... Baditugu beraz, porrusalda goxo bat egiteko osagaiak!

Aurten Tolosan urtero egiten diren naturari buruzko jardunaldiak burutuko dira. Beste batzuetan bezala, gestonatura-k antolatzen du, Apirilaren 17-tik 27-ra, Maiatzaren 7-a eta 14-a eta Ekainaren 13-a. Aranburu jauregian izango du lekua.. Jarduera horien artean honelakoak egongo dira:
< ESKOLARA OINEZ!
"Eskolara oinez" euskal herriko hainbat lekutan burutzen ari den ekimen
interesgarri bat da. Ibilbide jakin batean barrena bilgune ezberdinak
eginez ikasleak beraiek modu autonomoan elkarrekin eskolara joatea du
helburu. Proeiktu hau aurrera eraman eta bultzatu nahi duten
erakundeak eta ikastexeak asko gara.
Zer lortuko genuke? ikasleak segurtasunez eskolara joatea, beren arteko
harremanak indartzea, ingurugiroaren jasangarritasuna, oinez ibiltzearen
ohitura osasuntsua bultzatzea, herriaren inplikazioa....