2000. urteko abenduaren 20ean Nazio Batuen Batzar Nagusiak
(ONU), maiatzaren 22a BIODIBERTSITATEAREN NAZIOARTEKO EGUNA izendatu zuen.
Orain dela 65 milioi urte dinosauruak suntsitu zireneko
arotik hona, biodibertsitatea beste inoiz baino larriago dabil. Arazoaren gune
beroa oihan tropikaletan dago kokatuta: berez, 10 milioi espezie-edo bizi dira
Lurrean, eta horietatiko % 50-90 oihan tropikaletan. Alabaina, berauetan urtean
17 milioi hektarea garbaltzen dira eta erritmo horrekin, zientzilarien ustez,
espezie guztien % 20 suntsituta gerta daiteke hurrengo 30 urteotan.
Biodibertsitatea eta beronen krisiak.
Biodibertsitatea eta beronen krisiak.
Kezka hori ez da berria; begira zer zioen Seattle Indioak 1855. urtean:
LURRA EZ DA GIZONARENA
¿Nola erosi edo saldu daiteke zerua, edo lurraren beroa?
Asmo hori ezezaguna zaigu guri eta ezin dugu konprenitu.
Ez bagara airearen freskuraren edo uraren distiraren jabe,
nola erosiko duzue, bada, jaunak?
Lur honen zati
bakoitza sakratua da nere herriarentzat. Pinu orratz distiratsu bakoitza,
erriberetako hondar ale ttikiena, baso ilunetako ihintza, eta baita intsektu
bakoitzaren hotsa bera ere sakratua da nere jendearen gogoan eta bizipenetan.
Zuhaitzen zainetatik dihoan izerdiak berekin darama larrugorrien gogoa.
Gizon zuriaren
hildakoek ahaztu egiten dute beren jaioterria, izar artera pasiatzera joaten
direnean; aldiz, gure hildakoek ezin dute ahaztu lur maitagarri hau,
larrugorriaren ama baita lurra. Lurraren parte gara gu, eta, aldi
berean, guregan dago bera. Lore usain gozoak gure arrebak dira; oreina, zaldia,
arrano haundia... gure anaiak dira denak. Haitz gogorrak, belaze bustiak,
zaldiaren eta gizonaren gorputzeko berotasuna, denok familia berekoak gara.
Washington-eko Buruzagi Zuri Haundiak gure lurra erosi nabi
duela jakin erazi digunean, esan digu leku bat gordeko digula eta indioa eroso
biziko dela han. Gure aita izango omen da bera, eta gu haren semeak.
Horregatik, aintzat hartu dugu lurrak erosteko egin digun eskaintza. Eta hori
ez da erraza, guretzako lur sakratua baita hau.
Ibai eta erreketatik kantari datorren ur garbia arbasoen
odola da indioaren gogoan. Gure lurra salizen badizuegu, zuek ez duzue sekulan
ahaztu behar sakratua dela eta zuen semeci ere erakutsi behar diezue hori. Ez
duzue ahaztu behar lakuctako ur gardenetan sortzen den islada bakoitzak gure
jendearen gogoa eta bizitza kontatzen duela eta uraren murmurioa gure arbasoen
ahotsa dela.
Gure arreba da ibaia eta egarria asetzen digu; gure kanoak
eramaten ditu eta jaten ematen die gure seme-alabei. Gure lurra saltzen
badizuegu, gogoan hartu behar duzue, eta zuen semeei erakutsi, ibaiak eta
errekak gure arrobak direla eta baita zuenak ere, eta horregatik anaiak anaiari
dion begirunea izan behar diozue ibaiari.
Badakigu gizon zuriak ez duela gure bizimodua konprenitzen.
Berarentzat gure lur zati bat eta hurrengoa berdinak dira, gauean etorri eta
lurretik behar duena hartzen duen arrotza baita. Lurra ez da bere arreba,
etsaia baizik, eta behin konkistatu duenean, bere bidean aurrera segitzen du,
gurasoen hilobia atzean uzten duela batere ajolarik gabe. Hondatuta lagatzen
dio lurra semeari, eta ez dio ajola. Ahaztu egiten ditu bai aitaren hilobia,
bai semearen ondarea. Ama lurra eta bere anaia zerua saldu eta erosten diren
gauzak balira bezala erabiltzen ditu edo hazi eta saltzen diren ardiak bezala.
Bere antsiak irentsiko du lurra eta basamortu idorra bakarrik utziko du atzean.
Ez dakit, baina gure bizimodua oso bestelakoa da zuenaren
aldean. Zuen hiriak ikusi hutsarekin penaz eta izuaz betetzen dira
larrugorriaren begiak. Baina hau, beharbada, larrugorria salbajea delako eta
ezer konprenitzen ez duelako izango da.
Gizon zuriaren hirietan ez dago toki lasairik. Toki bat ere
ez udaberrian zuhaitzetako hostoak nola irekitzen diren entzuteko edo
intsektuen hegada aditzeko. Badirudi gizon zuriaren belarriak iraintzen
dituztela hotsek. Baina zertarako bizi, gizonak ezin badu entzun hontzaren ulu
zoragarria, edo ezin baditu aditu igelen gaueko eztabaidak putzu baten ertzean?
Larrugorria naiz eta ez dut ezer konprenitzen. Baina guk
nahiago dugu haizearen zistua entzutea eta eguerdiko euriak garbituta pinu
usain gozoez datorren airea usaintzea.
Airea oso preziatua da larrugorriarentzat, piztiak, arbolak,
gizonak, aire bera arnasten baitugu guztiok. Baina ematen du gizon zuriak ez
duela airearen usaina aditzen; hilzorian luzez dagoenaren antzera, ez du
airearen hatsa sentitzen. Baina guk geure lurra saltzen badizuegu, gogoan hartu
behar duzue airea gauza haundia dela guretzat, gogoan hartu behar duzue
airearen izpiritua biziarekin uztartua dagoela. Gure arbasoei biziaren lehen hatsa eman zien haizea ere bere azkeneko
arnasetan dago. Guk gure lurra saltzen badizuegu, zuek gauza aparteko eta
sakratua bezala zaindu behar duzue, leku bat non Gizon Zuriak ere dastatu ahal
izango duen belazetako lore usain gozoa.
Horregatik,
aintzat hartu dugu gure lurra erosteko egin diguzuen eskaintza. Onartzea
erabakitzen badugu, ordea, baldintza bat jarriko dut nik: Gizon Zuriak anaiak
balitu bezala hartu behar ditu lur honetako animaliak.
Ni salbajea naiz
eta ez dut beste bizimodurik konprenitzen. Milaka bisonte ikusi ditut zelaietan
usteltzen, gizon zuriak martxan zihoan tren batetik tiroka hilak. Salbajea naiz
eta ez dut konprenitzen nola izan daitekeen inportanteagoa kea darion makina
bat guk jateko bakarrik hiltzen dugun bufaloa baino.
Zer da gizona animaliarik gabe? Animalia guztiak joango
balira, gizona ere bakardadez hilko litzateke. Eta animaliei gertatzen zaiena
gertatuko zaio gizonari ere, dena lotuta baitihoa. Erakutsi zeuen semeei
zapaltzen duten lurra gure arbasoen errautsak direla. Erakutsi zeuen semeei
izaki guztiak errespetatzen, guztion beharra baitu biziak. Erakutsi zeuen
semeei guk geureci erakutsi diegun bezala, lurra dela gure ama. Gizonak lurrari
txistua botatzen badio, bere buruari botatzen dio.
Hau dakigu: lurra ez da gizonarena, gizona da lurrarena. Hau
dakigu: dena dago lotuta, familia bat elkartzen duen odola bezala. Dena dago
lotuta.
Lurrari gertatzen zaion guztia gertatuko zaie lurraren
semeei. Gizonak ez zuen ehundu
biziaren mataza; bera hari bat besterik ez da. Matazari egiten diona bere
buruari egiten dio.
Gizon zuriaren
Jainkoa bera ere ez da libratzen guztion patutik. Azken batean beharbada anaiak
gara denok. Ikusiko dugu.
Gizon zuriak
akaso egunen batean aurkituko duen gauza bat dakigu guk: Gure Jainkoa zuen
Jainko berbera da. Gizon zuriak lagunak lagunari hitz egiten dion moduan
jarduten du bere Jainkoarekin. Agian, uste duzue zuengan bakarrik
duzuela, zuena eta beste inorena ez dela, baina ez da hala. Bera gizon guztion
Jainkoa da eta bere errukia berdina da zuria eta gorriarenganako. Ama lurra oso
preziatua da Jainkoarentzat eta lurra hondatzea Sortzaileari mesprezioa egitea
da.
Gizon zuria ere
galduko da, beharbada beste tribu eta leinu guztiak baino lehen. Segi bezate
beren ohea kutsatzen gau batean beren basamortuan hilko dira, berek sortu dituzten
hondakinetan itota.
Baina zuen
galbidea ohorez betea duzue, lur honetara ekarri zintuzten Jainkoaren indarraz
argitua. Jainkoak lur honen jabetza eman dizue eta zuen menpean jarri du
larrugorria. Patu hau misterio haundia da guretzat, ez baitugu ulertzen
zergatik akabatzen diren bufaloak, zergatik hezitzen diren zaldi basatiak,
zergatik urratzen diren hainbeste gizonen arnasekin basoko bazter sekretuak,
edo zergatik mendiak itotzen diren kable hiztunekin. Non da sastraka?
Suntsitua. Non da arranoa? Izkutatu egin da. Bukatu da bizia eta iraupena hasi
da.