Orain arte ezer zintzilikatu ez badugu ez da izan lanik egin ez dugulako, bestela, begira zer egin duten LHko 1 ziklokoek...
Biodibertsitatea
izanda AG. 21-eko aurtengo gaia, biodibertsitatea eta munduko arrazak uztartu
nahi izan ditugu LHko 1. zikloan burutu dugun lantxo batean.

Ondoren ikasleei,
bikoteka jarrita, argazki bat
eman zaie, beren ustetan bertan azaltzen zen neska-mutila munduko zein
zonaldekoa izan zitekeen galdetuz eta mundu-mapan kokatzeko esanez.
Eta bukatzeko
aspaldiko “ Munduko Familiak “ karta-jokoan aritu dira, amona bantua, alaba
mexikarra, aita arabiarra…
Laster izango dituzue beste mailatan egindakoen berri.