Thursday 18 December 2008

GABONAK ETA KONTSUMOA


5 urteko ikasleak Tolosako ingurumen zentroak eskainitako “gabonak eta kontsumoa” festara joan ziren. Bertan antzerki dotore bat ikusi eta hondakinak berziklatuz eltxetsu bat egin zuten.

Wednesday 17 December 2008

GABONAK ETA KONTSUMOA




Iritsi dira Gabonak, hainbeste desiratutako jai egunak. Atsedena, familiarteko otorduak, turroia, opariak, ... kontsumoa, kontsumoa!!
Hirugarren ikasturtez, kontsumoaren gaia lantzen ari gara Eskolako Agenda 21en bitartez (oraingoan Ekitate Falta izenburupean), hondakinak murriztu, kontsumo arduratsua burutu eta ekitatearen aldeko jarrerak sustatzeko.
Horregatik, eta Gabonak gehien kontsumitzen dugun garaia direla kontuan hartuz, zera eskatu nahi genuke, saia gaitezen ikastolan bultzatzen ari garen jarrera hauek etxean sendotzen, zuen seme-alabek mezu kontrajarriak jaso ez ditzaten.
Gabon zoriontsuak izan eta neurriz kontsumitu!!

Laskorain ikastolako Ingurumen Batzordea

KOTXERIK GABEKO EGUNA


kotxerik gabeko egunean haur hezkuntzako ikasleek eskolara joateko modu ezberdinen inguruan aritu ziren hausnartzen. Eskolara joateko ohitura osasuntsuak eta hau sustatzeko jarreren inguruan hitz egin ziten. Azkenik eta egun honi amaiera emateko beste ikasle eta gurasoei informazio hau zabaltzeko asmoz haur hezkuntzako ikasleek etorkizunean gustatuko litzaieken herria diseinatu eta ideia hauek mural batera islatu zituzten.

URA ZAIN DEZAGUN.


Tolosaldean ur faltan egon ez arren, uraren garrantzia, bere onurak eta erabilera egokia jorratu dute L.H 1 eta L.H. 2-ko ikasleek. Honekin batera ur tantaz blai eginda geratu da ikasleak osatutako hormirudia, ur tanta alaiak eta koloretsuak.

SAKRAMENTINOETAKO BARATZA.


Uzta jasotzeko garaian barazki-salda prestatzeko asmotan porrua, eskarola, azelga, tipula eta perexila landatu dituzte L.H. 2-ko ikasleek. Txorimaloak esan digu prest dagoela baratzaren zaintza lanetan aritzeko. Sakramentinoetara
hurbildu zaretenok ikusiko zenuten martxan dela berriro bertako baratza.

Mugikortasun astea: LH



Aurten LH 2. zikloko ikasleak Usabalgo eraikinean ditugunez, bertako hondakin arriskutsuak edo zabortegi orokorrean asko kutsatzen dituen produktuak biltzeko gunea indartu dugu hirugarren eta laugarren mailako ikasleak ere CDak, sakelako telefonoak, elektragailu txikiak…bertara ekartzen hasi baitira.
Bestalde mugikortasun hastearekin loturik pasillotako paretak ikasleak margutato panelekin eta beste apaindu ditugu ingurumenarekiko ohitura jasangarriak sustatzeko asmoz.

Thursday 27 November 2008

INGURUMENA GURE ESKU!

Guk ere lagun diezaiokegu ingurumenari, nola? Birziklatuz. Oso garrantzitsua da denok birziklatzea, izan ere naturak eskertuko digu. Birziklatzea oso erraza da eta ez du ia batere lanik eskatzen, zergatik ez dugu beraz denok birziklatzen? Batzuen ustez lan asko ematen du birziklatzeak, baina hori ez da egia, gaur egun erreztasun ugari dauzkagulako gure esku: zakarrontzi bereziak etxean jartzeko, kalean zakarrontzi ugari... Gainera ez birziklatzea gure kalterako da: zabortegi beteak, eta horrekin lotuta zabortegi berriak sortu beharra, kutsadura mendi eta ibaietan... Beraz, zergatik ez birziklatu? Guk laskorain ikastolako ikasleengana jo dugu gai honi buruzko datuak biltzeko. Hona hemen inkestaren emaitzak:

1.- Birziklatzen al duzu?
%70ak bai
%20a saiatzen da
%10a ez

2.- Zer material birziklatzen duzu?

Birziklatzen dutenetatik
%60denetik birziklatzen du
%30ak produktu bat baino gehiago
%10 produktu bat bakarrik

3.- Etxean zeinek birziklatzen du gehien?

%65ak gurasoek birziklatzen dutela diote
%30ak norberak birziklatzen dutela diote
%5ak beste norbaitek birziklatzen duela dio

4.- Zer iritzi duzu birziklatzeari buruz?

%100i oso ondo iruditzen zaio

5.- Ez birziklatzeak zer ondorio ekarriko ditu?
Galdera honetan mota guztietako iritziak jaso ditugu, baina gehienek ez birziklatzeak ondorio larriak ekarriko dituela pentsatzen dute.

Wednesday 15 October 2008

Eskolara Oinez. Isabel Prieto


“Eskolara oinez” izenburuarekin Isabel Prietok (Donostiako udaleko Mugikortasun eta Auzoak eta Hiritarren Partehartzea sailetako “Eskola Bidea” programaren koordinatzaileak), gure umeak eskolara oinez joatearen abantailez eta garrantziaz hitzegin zigun irailaren 18an emaniko hitzaldian. Badakigu, gaurko hiria ez dela helduok umetan ezagutu genuena. Harrisku asko ikusten ditugu eta horregatik eramaten ditugu umeak kotxez, autobusez edo oinez guk lagunduta. Baina umeen nahia ikastolara bere lagunekin joatea da. Badira zenbait iniziatiba, Bartzelonan eta Donostian adibidez, umeen nahi hori eta helduon segurtasun beharra uztartzen dituztenak. Guzti horren inguruan hitz egin genuen Isabel Prietorekin.

Saturday 4 October 2008

AGENDA 21 PRENTSA BATZORDEA

agenda 21 logoa
Ikastolako ikasle talde bat dagoeneko lanean ari da udaletxeko ordezkariekin, agenda 21eko prentsa batzordea osatzen. Galtza bete lan hemendik aurrera, animo neska-mutilak!