Wednesday 11 September 2013

“GAIKA”: SORTZEN DITUGUN HONDAKINAK BEHAR BEZALA BEREIZTEN LAGUNDUKO DIGUN ANDROID APLIKAZIOA.

Birziklatzeko arazoak? Zilarrezko papera nora bota behar da? Zer egin pixohialekin? Nora bota arropak? Lan hauek errazteko,gure eguneroko birziklatzea hobetzeko, deskarga ezazu gaika aplikazioa! Aplikazioa Google Play dendan duzu. Oraingoz android sistemetan bakarrik dago erabilgarri, nahiz eta iOS-entzako garapenarekin ere hasiak dauden.
Informazio gehiago nahi izanez gero Gaika taldearen webgunean aurki dezakezu.
Hastea da gure erronka!