Thursday 26 March 2009

Eutsi elkartasunari



Martxoaren 11tik 23ra bitarte, Alboan erakundeak sortutako erakusketa izan dugu gure ikastolan. Eutsi elkartasunari izenburupean munduko arazo nagusien inguruan informazioa modu grafiko eta argian ematen duten 18 panelez osatuta dago. DBH-ko ikasleek bisitatzeko aukera izan dute aurtengo EA21eko ekintzen barruan.

Wednesday 25 March 2009

HONDAKIN BAKOITZA BERE LEKUAN!



Jolas orduan ere hondakinak sortzen ditugu: hamaiketakoen poltsak, otarteakoen zilar paperak, urtebetzeetako goxkokiak.... gauza jakina da ingurua zaindu nahi badugu hondakinak sailkatu eta berziklatu egin behar ditugula geure testuinguruko eremu guztietan. Horregatik guztiagatik, hondakinen sailkapen egoki bat egiteko ontzi berriak jarri ditugu jolaslekuetan.

Tuesday 10 March 2009

BA AL ZENEKIEN...?

BA AL ZENEKIEN....?
  • Pertsona bakoitzak egunero poltsa bat hondakin baino gehiago sortzen du.
  • Zaborretara botatzen dugun hondakinen erdia baino gehiago papera, kartoia eta plastikoa da.
  • Denok birziklatuko bagenu, urtean 30 milioi zuhaitz salbatuko genituzke.
  • Haginak garbitzean, harrikoa egitean (etxeko ontziak garbitzean), bizarra egitean... dutxa bat hartzeko beste ur alferrik gastatzen dugu.
  • kutsadura dela eta, munduan astero 20 landare eta animalia mota desagertzen dira.
  • Gaur zaborretara botatako kristalezko botila bat 3000.urtean orainik desegin barik egon daiteke.
Irakurgaiak 2 ( 67.orr) ; Txanela proiektua;

Basoa erakusketa




Lehen Hezkuntzako 3.zikloko ikasleak "la caixa" fundazioak eskainitako "basoa" erakusketa ikustera joan ziren.

Munduko haur guztiek behar dutena!


Lehen hezkuntzako Lehen zikloko ikasleek Mauro eta Pristilaren eguneroko bizitza ikusi eta hausnartu ostean; denen artean munduko haur guztiek izan beharreko oinarrizko eskubideak adostu zituzten.

Hauek dira ikasleek "munudko haur gutziek behar dutena" lelopean adopstutakoa:
  • Sendagileak osasuntsu bizitzeko.
  • Etxeak bizitzeko.
  • Jostailuak jolasteko.
  • Lagunak jolasteko.
  • Jana eguneroko otorduak egiteko.
  • Eskolak gauzak ikasteko.