Monday 24 May 2010

TOLOSALDEAKO ESKOLAK AGENDA 21 FOROAN


Urtero agenda 21-erako gai ezberdinak erabakitzen dira. Gai horiek eskolen artean aukeratzen dituzte eta bakoitzak era ezberdinetan lantzen ditu: inkestak, azterketak herrian zehar, hartu beharko liratekeen neurriak… Aurtengo gaia ura izan da.

Duela egun batzuk Tolosaldeako eskola gehienak elkartu ziren musika eskolan gai honi buruz hitz egiteko. Lehenik antolatzaileek egitaraua adierazi ziguten eta ondoren Tolosako alkateak hasiera eman zion ekitaldiari.

Lehenik ikasleak taldetan banatu zituzten adinaren arabera. Taldeak egiten ari ziren bitartean, guk, Tolosako alkatearekin elkarrizketatxo bat lortu genuen. Hona hemen berak esandakoa:



Talde bakoitzeko partaideek beraiek landutakoa adierazten zieten besteei. Bozeramaileak aukeratzeko teknika ezberdinak erabili zituzten ikasle gazteenei lotsa ematen baitzien. jendaurrean hitzegiteak. Teknika horietako bat gozokiak banatzea izan zen. Marrubi zaporekoa tokatzen zitzaionari hitz egitea tokatzen zitzaion. Honela pixkanaka guztiek hitz egin zuten. Ondoren, denen artean ondorioak ateratzen zituzten gero besteei adierazteko. Taldekako lana bukatu ondoren hamaiketakotxo bat egin zuten besteei beraien ondorioak adierazi aurretik.

Hamaiketakoa egiten ari ziren bitartean, guk, adin ezberdinetako gazteak elkarrizketatu genituen beraiek landu zituzten gaien inguruan (beherago dituzue elkarrizketak entzun nahai izanez gero). Eta azkenik, beraiek ateratako ondorioak beste guztiei aurkeztu zizkiten.

Guztia bukatu zenean antolatzaileetako bati elkarrizketa bat egitea lortu genuen. Hemen duzue:





Informazio gehiago nai izan ez gero, hemen duzue antolatzaileaen, Tolosako Ingurumen Zentroaren (TIZ), web orria.


Hementxe dituzue gazteei eginiko elkarrizketak:

GAIZKA (6. maila) BILLABONAKO JESUSEN BIHOTZA IKASTOLA

AINARA - Anoetako Herri Ikastola

MARA, SARA eta JONE (8,9 eta 10 urte) IBARRAKO UZTURPE IKASTOLA

LARRAITZ (DBH 3) HIRUKIDE ESKOLAPIOAK