Tuesday 28 April 2009

BARATZA


Negu gogorra pasa arren jaso dugu sakramentinoetako baratzeko uzta;besteak beste, tipulak, porruak, eskarolak, perexilak... Baditugu beraz, porrusalda goxo bat egiteko osagaiak!



Thursday 23 April 2009

TOLOSAKO NATURALDIA 09

Aurten Tolosan urtero egiten diren naturari buruzko jardunaldiak burutuko dira. Beste batzuetan bezala, gestonatura-k antolatzen du, Apirilaren 17-tik 27-ra, Maiatzaren 7-a eta 14-a eta Ekainaren 13-a. Aranburu jauregian izango du lekua.. Jarduera horien artean honelakoak egongo dira:

  • Pertsona ospetsuak etorriko dira hitzaldiak egitera
  • El roto “Agua tinta” erakusketa.
  • Eta beste zenbait ekintza.
  • Trianguluko Kultur etxeko paretetan ikus daitezkeen Naturaldiari buruzko lanak Mariano Arsuagak, Idoia Elosegik, Iñaki Epeldek, Miren Gonzalezek, Nisa Goiburuk, Koldobika Jauregik, Maria Cuetok, Sükru Karakusek eta Jose Luis Longaronek egin dituzte. Handik pasa direnek ondo baino hobeto ikusiko zituzten denbora batez han egongo diren euren artelan zoragarriak.

Wednesday 22 April 2009

IKASLE FOROA

Gaur, Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza eta Batxillergoko ikasleak "ikasle foroan" izan dira. Bertan, beste ikastetxeekin batera beren iritziak azaldu dituzte gai hauen inguruan; jarraian proposamenak eta konpromezuak hartu dituzte.
- Zu bezelako 3 ume eta poltsikoak hutsik eta hala ere ondo!
- Migrazioa
- Bidezko merkataritza, pobrezia eta ekitate gabezia.
- Ekitatea, oinarrizko errenta eta laguntzak.
- Aztarna ekologikoa eta ingurumen biografiak.
- Etxebitza duina denontzat?

Wednesday 1 April 2009

Eskolara Oinez




< ESKOLARA OINEZ!

"Eskolara oinez" euskal herriko hainbat lekutan burutzen ari den ekimen

interesgarri bat da. Ibilbide jakin batean barrena bilgune ezberdinak
eginez ikasleak beraiek modu autonomoan elkarrekin eskolara joatea du
helburu. Proeiktu hau aurrera eraman eta bultzatu nahi duten
erakundeak eta ikastexeak asko gara.

Zer lortuko genuke? ikasleak segurtasunez eskolara joatea, beren arteko
harremanak indartzea, ingurugiroaren jasangarritasuna, oinez ibiltzearen
ohitura osasuntsua bultzatzea, herriaren inplikazioa...
.