Sunday 14 December 2014

"TOLOSA AUTORIK GABE" marrazki lehiaketa LH

Gure LHko ikasleak marrazki asko egin dituzte. Horietako batzuk ondorengo aurkezpenean ikus ditzakezue.


Saritxo batzuk genituen banatzeko eta ikasle hauek jaso dituzten arren zorionak guztiei, oso marrazki politak egin dituzue!

3 eta 4.mailan:Aratz Urkola
5.maila: Garazi Elizegi, Jare Riaño, Aiora Aginagalde, Nahia Beldarrain.(kartel bat denen artean)
6.maila: Ainhoa Domeño, Maddi Gonzalez eta Itziar Bastarrika(kartel bat denen artean)




Monday 3 November 2014

ENERGIARI BURUZKO II JARDUNALDIAK

"Kontrolatu zure energia / Controla tu energía"

Tokia: Topic (Tolosa)

Azaroak 5, asteazkena

19:00 Mahai ingurua: Nire gastu elektrikoa kontrolatu dezaket tarifikazio berriarekin? Kontadore adimentsuak lagundu dezakete?

Miércoles, 5 de noviembre

19:00 Mesa redonda: Puedo controlar mi gasto eléctrico con la nueva tarificación? Los contadores inteligentes nos pueden ayudar?

Hizlariak:

- Peio Insausti (Enerdom consulting)
- Alberto Ruiz (Goiener)
- Pep Salas (Enerbyte, Rubiko esperientzia, Experiencia de Rubí)
- Moderatzailea: Juan Unzueta (TIZ)

Azaroak 6, osteguna

19:00 Mahai ingurua: Burujabetza energetikoa posible al da Euskal Herrian? Eta Tolosan? Transiziorako prest gaude?

Jueves, 6 de noviembre

19:00 Mesa redondaEs posible la soberanía energética en Euskal Herria? Y en Tolosa? Estamos preparados para la transición?

Hizlariak:

- Xabier Zubialde "Euskal Herriaren burujabetza energetikorantz joateko gida"
- Aitor Urresti "Eredu energetiko berrirako plataforma / Plataforma para un nuevo modelo energético"
- Aitor Amilibia "Gasteiz transizioan"
- Moderatzailea: Jokin Aldazabal (EiTB)

Azaroak 5 eta 6

17:30 Ekintza gehigarriak: Mugikortasun elektrikoa: Kotxe eta bizikleta elektrikoen erakusketa eta tailerrak.

5 y 6 de noviembre

17:30 Eventos adicionalesExposición y taller sobre la movilidad eléctrica: Coches y bicicletas eléctricas.

Antolatzaileak:

Tuesday 14 October 2014

2014-2015 ikasturtea ENERGIAZ MUGITU

 

Gero eta handiagoa da ibilgailuei bideraturiko lur eremua eta baita petrolioarekiko dugun menpekotasuna ere. Baina petrolioa sortzen den baino arinago xahutzen dugu
eta horrek aldaketak ekarriko ditu nahi eta nahi ez. Gure herrietan aldaketa hauei aurre egiteko, prest al gaude beste energia motak erabiltzeko? Eta energia kontsumoa murrizteko? Zer egin dezakegu herritarrok? Zer proposatuko diogu udalari?

Aurtengo gaia: Energiaz MugituAurten energia eta mugikortasuna uztartuko ditugu. Eskolara joateko ditugun
ohiturak, herri barruan zein inguruetan nola mugitzen garen, kotxea baztertzeko herriak erosoak diren edo erregaien kutsadura ekiditeko zein aukerak ditugun aztertuko dugu ikasturtean zehar.
Uste baino gauza gehiago egon daiteke gure esku, aurki ditzagun elkarrekin!
Proiektu hau ez da ikasleena soilik. Bai, guraso, langile eta eskola komunitate
osoak du zeresana gure herrietako egoera hobetzeko. Zuen eskolan ere izango duzue gai berria eta proiektuari buruzko informazioa. Adi egon!