Thursday 18 November 2010


KUTSADURA


Kutsadura edozein substantziak edo energia motak ekosistema batean sortu dezakeen desoreka edo kaltea da. Beti ondorio negatiboak izango ditu naturan, eta ondorioz giza existentzia kaltetuko du.




Kontaminazioaren arazoa, geroz eta larriagoa da gaur egun, eta arazo honi garrantzia ematen badiote irtenbideak bilatu ahal izango lituzkete, baina egia esan ez die garrantzia handirik ematen oraingo egoera ekonomikoa aldatzeari, aldarrikapen hauek belarri batetik sartu eta bestetik irteten zaizkie.

Onartu beharra dago orain auto elektrikoak produzitzen ari direla, baina kontua da bakarrik ez direla autoak kontaminazioaren eragile bakarrak, badira beste hainbat , hala nola, gizakia.

Denek dakigu gure zabor poltsak zakarrontzira botatzen, baina ba al dakigu nora joaten den ondoren?



Orain dela gutxi arte, zabortegiak edonon jartzen ziren. Herritik urrun zegoen ibar bat hartzen zuten bertan zulo bat egin eta pentsatu gabe aukeratzen zuten zabortegitzat. Han pilatzen diren hondakinak bere kasa desagertuko zirela espero zuten. Lehen ez zen gaur egun bezala horrenbeste zabor pilatzen gehiena zabor organikoa izaten zen.

Egunero sortzen dugun hondakin kilotik 800 gramo zabortegira joaten dira. Bertan kontrolatzen dute zaborra, baina, badira zabortegi kontrolatu gabeak, eta hauek airea, ura, paisaia, landaredia, fauna eta gu kaltetzen gaituzkete. Hondakinak erretzen badira, kean egoten diren partikulek gaixotasunak sor ditzake, baina zaborrak zabortegi kontrolatuetara bota ezkero, gaixotasunak saihestu ahal izango ditugu. Baina zabortegietara ezinbestekoa baino gehiago ez dugu bota behar, eta horretarako birziklatu egin behar dugu.




Beraz, denok ahal duguna eginez,adibidez, birziklatuz, arazoa gutxitzen joango da eta bizi hobeago bat edukiko dugu ,hala nola, aire kutsatu gabea arnastuko dugu edota paisaia garbiagoa izango da.


Gehiago nahi baduzu jakin, informazio gehiago duzu zientzia.net –en.