Monday 28 September 2009

PERFORMANCE-A ARRAKASTA HUTSA


Mugikortasun asteko performance-ak sekulako arrakasta izan zuen Tolosan. Adin ezberdinetako jende ugarik hartu zuen parte performains-an modu ezberdinetara lagunduz: txikienek naturaren aldeko kartelak, bizikletak eta lema ezberdinak eramaten zituzten. Zaharrenek aldiz, autoak eta baita autobusak ere. Antolatzaileei esker oso ongi atera zen guztia, bikain antolatuta zegoen. Jende ugari bildu zuen bere inguruan. Nire ustez begira zeuden pertsona geienak konturatu ziren zein beharrezkoa den garraio publikoa erabiltzea garraio pribatuaren ordez eta zeren eta nahiko argi geratu zen autobus baten adina pertsona garraiatzeko kotxe ugari beharko liratekela beraz askoz ere kutxadura gehiago baita trafiko ugariagoa ere, beraz, zarata askoz ere handiagoa sortko litzateke.

UNAI L. eta NIKO

MUGIKORATASUN ASTEAREN HARIRA...

MIREN AZPIROZ, LASKORAIN IKASTOLAKO AGENDA 21eko BHko ARDURADUNA

-Zer iritzi duzu mugikortasunaren asteari buruz?

Nire ustetan, mugikortasun aste honen helburua jendea konzientziatzea da, nahiz eta urte osoan zehar bakoitzak bere autoa erabili, gutxienez aste honetan saihestuko baitira ahalik eta trafiko gutxien egoten.

Egun honetan ikasle asko elkartzen dira eta hauek ere parte hartzearekin, hainbat jarduera eginez, etorkizunari begira lagunduko dutela uste dut.

-Zertan parte hartu duzu?

Nik ez dut gauz askotan parte hartu, gehienbat marrazketako irakasleak eta Zuloaga Txikikoek.

-Alde positiboak izango dituela uste al duzu?

Bai, alde positiboak izango dituela uste dut, negatiboak ez behintzat.

ZENBAIT IKASLE

-Zer iruditzen zaie mugikortasunaren astean egiten diren jarduerak?

Ikasleei ondo iruditzen zaizkie aste honetan egiten diren jarduerak. Ideia ona dela diote, jendea trafikoa gutxitzeko gogoarekin badago etekin positiboak izango ditu, pixkanaka hobetzen joan delako.

-Zertan parte hartu dute?

Ikasle hauek gauza ezberdinetan parte hartu dute, batzuk grabatzen aritu dira beste asko berriz, bizikletak eta garraioak eramaten eta beste batzuk kartel batzuekin ibili dira.

-Zertan hobetu daitekeela uste dute?

Garraio publiko eta bizikleta gehiago erabiltzen, autoak jendearekin banatzen eta ahalik eta gehienetan oinez ibiltzen.

KALEKO JENDEA

- Zer iritzi dute mugikortasunaren asteari buruz?

Jendeak orokorrean iritzi ona du aste honetan egiten diren jarduerei buruz. Batzuk aste batekin ez dela nahikoa diote, baina jendea konzientziatzeko baldin bada aurrera jarraitzekotan daude. Hori bai, trafikoa gutxitu behar dela garbi dute.


Lierni P. Maddi S.

Wednesday 23 September 2009

AUTORIK GABEKO EGUNA

kaixo lagunak!!!
Ba al dakizue hurrengo ostiralean Tolosako kaleetan performance izugarria izango dela?Agenda 21 eta Zuloagatxiki natureskolak bultzaturiko ekimena da eta helburua autoa beharrean garraio publikoa erabiltzea da, edo oinez, edo bizikleta bultzatzea, hauek ez baitute kutsatzen!