Sunday 9 June 2013

UDAL BATZA 2013

IKASTOLAKO PASILLOTAKO BIODIBERTSITATEA

DBH 1 eta 2ko ikasleek BIODIBERTSITATEZ bete dute ikastolako pasilloa.
Zientzialarien txokoko DBH 1eko ikasleek ikastolako inguruko zuhaitzen "zuhaitza" osatu dute beste guztiek ezagutu ditzaten.

 Kanpoan egon ez denez udaberria pasilloetara ekarri dute; papiroflexias egindako loreak egin dituzte. Matematika ere polita izan daiteke ez da?

DBH 1eko plastikako ikasleek berriz, etxean aurkitu zituzten ohialak erabilizi "animalia" koloretsu hauek soru dituzte. 

 

 Azkenik, oraingoz, zientzialarien txokoko DBH2ko ikasleek papiroflexiaz egindako animaliz paisaia polit bat egin dute.



IKASGELATIK PLAZARA 2013

Tolosaldeko Eskola Agenda 21 programan parte hartzen duten ikastetxeek, 2012-2013 ikasturtean  BIODIBERTSITATEA gaia landu dute bigarren urtez.
 Lan honen bitartez inguruko altxorrak ezagutu eta errespetuz gozatzen ikasi dute eta sentimendu hau gainontzeko herritarrei helarazi nahi die. Horregatik “Ikasgelatik Plazara” festa antolatu dute, biodibertsitatea zaintzearen beharra lau haizetara zabaltzeko asmoz.