Monday 18 June 2012

UDALA ETA GURE KONPROMISOEN ERREBISIOA

Azken urtetan AG21ean landutako gaietan, bai udalak baita eskolek hartu dituzten konpromisoen errebisioa egitea erabaki da. Hausnarketa horren bidez egindakoaren ebaluazio orokor bat lortuko dugu.
Udal Batza berezi hori otsailean egin genuen eta hemen dituzue bertan hartutako argazki batzuk.

Monday 11 June 2012

GURE SEME-ALABEK LEPORATUKO DIGUTE

Hauxe irakurri dut blog batean : 
"Gaur egungo belaunaldi berrien gurasoak osasuntsuagoak izan dira seme-alabak baino; hori, historian lehenengo aldiz gertatzen da. "


 2008. urtean Jean Paul Jaudek ondorengo dokumentala sortu zuen gai horrri buruz.

Hona hemen blogera sartzeko esteka; bertan, dokumentala ikus dezakezue.
http://ecocosas.com/documentales/nuestros-hijos-nos-acusaran/

Sunday 10 June 2012

Informe Planeta Vivo 2012

WWFaren web orrialdean informe osoa irakur dezakezu; hemen datu gutxi batzuk.
  • Bizi-erritmoa aldatzen ez badugu, 2030. urtean bi planeta oso beharko ditugu gure errekurtso naturalen beharra asetzeko. 
  • Km baino gehiago duten ibaien herenak ez dute presarik bidean, libre dijoazte. 
  • Azken 400 urtetako garai epelenak azken hamarkadatan eman dira. 
  • CO2 emisioen %20ยช baina gehiago deforestazio eta baso degradazioagatik gertatzen dira. 
  • Espainaren aztarna ekologikoa bikoiztu egin da azken 40 urteetan. 
  • 1950. urtean 19 miloi tonelada arrantzatu ziren; 2005ean 87 miloi. 
  • 1970. urtetik hona ur gezeke espezien %35 desagertu da. 
http://www.wwf.es/noticias/informes_y_publicaciones/informe_planeta_vivo_2012/

Wednesday 6 June 2012

 Duela 20 urte Rion egindako goi-bilera oroitzeko, hemen duzue Tolosaldeko ikasleek egindako bideoa.