Thursday 18 November 2010


KUTSADURA


Kutsadura edozein substantziak edo energia motak ekosistema batean sortu dezakeen desoreka edo kaltea da. Beti ondorio negatiboak izango ditu naturan, eta ondorioz giza existentzia kaltetuko du.




Kontaminazioaren arazoa, geroz eta larriagoa da gaur egun, eta arazo honi garrantzia ematen badiote irtenbideak bilatu ahal izango lituzkete, baina egia esan ez die garrantzia handirik ematen oraingo egoera ekonomikoa aldatzeari, aldarrikapen hauek belarri batetik sartu eta bestetik irteten zaizkie.

Onartu beharra dago orain auto elektrikoak produzitzen ari direla, baina kontua da bakarrik ez direla autoak kontaminazioaren eragile bakarrak, badira beste hainbat , hala nola, gizakia.

Denek dakigu gure zabor poltsak zakarrontzira botatzen, baina ba al dakigu nora joaten den ondoren?



Orain dela gutxi arte, zabortegiak edonon jartzen ziren. Herritik urrun zegoen ibar bat hartzen zuten bertan zulo bat egin eta pentsatu gabe aukeratzen zuten zabortegitzat. Han pilatzen diren hondakinak bere kasa desagertuko zirela espero zuten. Lehen ez zen gaur egun bezala horrenbeste zabor pilatzen gehiena zabor organikoa izaten zen.

Egunero sortzen dugun hondakin kilotik 800 gramo zabortegira joaten dira. Bertan kontrolatzen dute zaborra, baina, badira zabortegi kontrolatu gabeak, eta hauek airea, ura, paisaia, landaredia, fauna eta gu kaltetzen gaituzkete. Hondakinak erretzen badira, kean egoten diren partikulek gaixotasunak sor ditzake, baina zaborrak zabortegi kontrolatuetara bota ezkero, gaixotasunak saihestu ahal izango ditugu. Baina zabortegietara ezinbestekoa baino gehiago ez dugu bota behar, eta horretarako birziklatu egin behar dugu.




Beraz, denok ahal duguna eginez,adibidez, birziklatuz, arazoa gutxitzen joango da eta bizi hobeago bat edukiko dugu ,hala nola, aire kutsatu gabea arnastuko dugu edota paisaia garbiagoa izango da.


Gehiago nahi baduzu jakin, informazio gehiago duzu zientzia.net –en.





Wednesday 2 June 2010

TOLOSAKO ASTE BERDEA


Laister aste berdearen eguna izango da. Egun hau aldaketa klimatikoari aurre egiteko ospatzen da eta aurtengo lelotzat "Ohitura hori utzi! Goaz karbono gutxiko ekonomiaratz" hartu da.Tolosako Udala azken denboraldian hainbat eta hainbat ekintza burutzen ari da herritarren kontzientzia pizteko. Besteak beste, basoak garbitzeko lanetan ari dira, eta beste hainbat kanpaina bultzatu dituzte.

Monday 24 May 2010

TOLOSALDEAKO ESKOLAK AGENDA 21 FOROAN


Urtero agenda 21-erako gai ezberdinak erabakitzen dira. Gai horiek eskolen artean aukeratzen dituzte eta bakoitzak era ezberdinetan lantzen ditu: inkestak, azterketak herrian zehar, hartu beharko liratekeen neurriak… Aurtengo gaia ura izan da.

Duela egun batzuk Tolosaldeako eskola gehienak elkartu ziren musika eskolan gai honi buruz hitz egiteko. Lehenik antolatzaileek egitaraua adierazi ziguten eta ondoren Tolosako alkateak hasiera eman zion ekitaldiari.

Lehenik ikasleak taldetan banatu zituzten adinaren arabera. Taldeak egiten ari ziren bitartean, guk, Tolosako alkatearekin elkarrizketatxo bat lortu genuen. Hona hemen berak esandakoa:



Talde bakoitzeko partaideek beraiek landutakoa adierazten zieten besteei. Bozeramaileak aukeratzeko teknika ezberdinak erabili zituzten ikasle gazteenei lotsa ematen baitzien. jendaurrean hitzegiteak. Teknika horietako bat gozokiak banatzea izan zen. Marrubi zaporekoa tokatzen zitzaionari hitz egitea tokatzen zitzaion. Honela pixkanaka guztiek hitz egin zuten. Ondoren, denen artean ondorioak ateratzen zituzten gero besteei adierazteko. Taldekako lana bukatu ondoren hamaiketakotxo bat egin zuten besteei beraien ondorioak adierazi aurretik.

Hamaiketakoa egiten ari ziren bitartean, guk, adin ezberdinetako gazteak elkarrizketatu genituen beraiek landu zituzten gaien inguruan (beherago dituzue elkarrizketak entzun nahai izanez gero). Eta azkenik, beraiek ateratako ondorioak beste guztiei aurkeztu zizkiten.

Guztia bukatu zenean antolatzaileetako bati elkarrizketa bat egitea lortu genuen. Hemen duzue:





Informazio gehiago nai izan ez gero, hemen duzue antolatzaileaen, Tolosako Ingurumen Zentroaren (TIZ), web orria.


Hementxe dituzue gazteei eginiko elkarrizketak:

GAIZKA (6. maila) BILLABONAKO JESUSEN BIHOTZA IKASTOLA

AINARA - Anoetako Herri Ikastola

MARA, SARA eta JONE (8,9 eta 10 urte) IBARRAKO UZTURPE IKASTOLA

LARRAITZ (DBH 3) HIRUKIDE ESKOLAPIOAK


Wednesday 28 April 2010

islandiako sumendia

Hilabete honetan entzungo zenuten albistegietan islandiako sumendiarena erupzioan dago. Esaten dute adituek momentu honetan artikorantz egin duela errautsak, europan hegaldiak atzeratu egin dituzte jendea kexatzen egon da. Aireportuak berriro hegaldiak hasi dira europan agian kanada eta estatu batuetara egitea errautsak.Hegazkinen motorrak hondatzen hasi ziren kea eta errautsengatik.