Wednesday 21 May 2014

BIRZIKLAPENA SAKRAMENTINOETAN



Lehen Hezkuntzako bigarren mailako ikasle-irakasleak burututako ekintza garrantzitsua jakinarazi nahi dizuegu. Curriculumaren barruan dagoen birziklapenaren gaia jorratu dute. Ikastolako Sakramentinoetako eraikina hondakinen sailkapenerako azpiegiturarik gabe zegoela ohartu ziren. Errealitatea ikusita, inguruko udalei kaleko zakarrontzi zaharrak eskatzea pentsatu zuten; Tolosako udalari gutuna idatzi zioten denon artean. Jasotako zakarrontzi zaharrak garbitu, pintatu eta jolaslekuan jarri dituzte; hamasei dira denera lau multzotan banatuta eta multzo bakoitzean paperarena (urdina), plastikoarena ( horia), organikoarena (marroia) eta errefuxa (beltza) daude. Zer non bota informatzeko hormirudiak ere prestatu dituzte talde txikitan. Konpostadora txiki bat ere eskuratu dute organikoaren deskonposizio prozesua ikertzeko eta aldi berean konposta egiteko hamaiketakorako ekarritako jakien ondakin organikoak baliatuz.

Horretaz aparte geletan erabilitako papera txikitu, uretan eduki eta irabiatu ondoren birziklatutako papera lortu dute eta erabili artelanak sortzeko.