Tuesday 6 November 2012

AG 21 2012/2013 IKASTURTEA


KAIXO! HEMEN GAUDE BERRIRO ERE!
Orain arte ezer zintzilikatu ez badugu ez da izan lanik egin ez dugulako, bestela, begira zer egin duten LHko 1 ziklokoek...



Biodibertsitatea izanda AG. 21-eko aurtengo gaia, biodibertsitatea eta munduko arrazak uztartu nahi izan ditugu LHko 1. zikloan burutu dugun lantxo batean.

“ Mundu bat, hainbat aurpegi ” lelopean hiru ekintza eraman ditugu aurrera. Lehenengoan 25 diapositiba  ikusi dituzte 1. eta 2. mailako ikasleek; diapositiba horietan beste hainbat herrialdetako neska-mutilak ageri ziren; beren ezaugarri fisikoez, janzkeraz eta abarrez aritu dira solasean.




Ondoren ikasleei,  bikoteka jarrita,  argazki bat eman zaie, beren ustetan bertan azaltzen zen neska-mutila munduko zein zonaldekoa izan zitekeen galdetuz eta mundu-mapan kokatzeko esanez.

Eta bukatzeko aspaldiko “ Munduko Familiak “ karta-jokoan aritu dira, amona bantua, alaba mexikarra, aita arabiarra…  

  
 Laster izango dituzue beste mailatan egindakoen berri.