Tuesday 28 February 2012

EZAGUTZA ITURRI AGORREZINA


Bizitzaren entziklopedia (EOL) martxan da Internet sarean iazko udazkenetik; bioaniztasunaren ezagutza gune handienetako bat da. Milioika bisita izaten ari da 700.000 orrialdeko entziklopedia birtual hori. Smithsonian Institutuaren proiektu bat da, espezieak zaintzea du helburu, haien ezagutza sakona doan eskainiz.

Friday 24 February 2012

KONPROMISOEN ERREBISIOA UDALAREKIN

Joan den otsailaren 15ean Eskola Agenda 21eko konpromiso eta proposamenen
errebisioa egin genuen Tolosako ikastetxe guztiok udal agintariekin batera
udaletxeko batzar aretoan. 2008-09 urteko ekitatea, 2009-10eko ura eta
2010-11ko elikadura gaiak aztertu zituzten ikastetxeetako ordezkariek Ibai
Iriarte alkatea eta Hasier de los Rios Ingurumen zinegotziarekin batera.
Laskorain Ikastolako ordezkariek uraren gaia jorratu zuten. Bukaeran, hiru
gai hauei buruzko galderak egin zizkieten udal agintariei. 
 

Thursday 9 February 2012

UMEAK MARKA KOMERTZIALEN IZEN GEHIAGO EZAGUTZEN DITUZTE LANDARE IZENAK BAINO

Heike Freire, "Educar en verde" (GraĆ³ argitaletxea) liburuaren egileak, txikiak kanpoan denbora gehiago ibili beharko luketela defendatzen du. Idazleari egindako elkarrizketa ondoren dagoen loturan aurkitu dezakezue.

http://img01.lavanguardia.com/2012/02/08/Heike-Freire-autor-del-libro-E_54250915287_53389389549_600_396.jpg
















Heike Freire idazlea

Wednesday 1 February 2012