Wednesday 21 October 2009

SKA

Ska jamaikar jatorriko musika estiloa da, 1950eko hamarkadako sound systemetan sortua.

Kingstonen jaio zen, Jamaikako hiriburuan, 1950eko hamarkada amaiera aldera. Ska izena DJ baten omenez jarri zioten, honek Ska bovie oihukatzen zuelako.

Geroago lehen ministro izango zen Edward Seagak 1958an West Indian Record Limited sortu zuen, irlako taldeen musika produzitzeko. Azkenean hamarkada bukaeran jamaikar musikariak jazza eta rythm & bluesarekin esperimentuak egiten hasi ziren, Karibeko musikarekin fusionatuz. Horrela sortu zen Ska.

1964an New Yorkeko (AEB) mundu feria profitatuz, Ska munduaren aurrean aurkeztu zen, eta laster AEBtan eta Erresuma Batuko listetan punta-puntan jarri zen.