Wednesday, 25 June 2014

13-14 IKASTURTEKO LANEN BILDUMA

Hemen duzue ikasturte honetan egin ditugun lanen bildumatxo bat. Lan batzuk Tolosa mailan egin ditugu; beste batzuk, berriz, ikastolan.
Urtetik urtera egiten ari garen guztiak  ingurumenak dituen arazoak konpontzen joateko balioko du, ziur gaude.
2014-2015 ikasturtean berriro ere ENERGIA JASANGARRIA izango dugu langai, beraz, animo eta datorren urte arte.

Wednesday, 21 May 2014

BIRZIKLAPENA SAKRAMENTINOETAN



Lehen Hezkuntzako bigarren mailako ikasle-irakasleak burututako ekintza garrantzitsua jakinarazi nahi dizuegu. Curriculumaren barruan dagoen birziklapenaren gaia jorratu dute. Ikastolako Sakramentinoetako eraikina hondakinen sailkapenerako azpiegiturarik gabe zegoela ohartu ziren. Errealitatea ikusita, inguruko udalei kaleko zakarrontzi zaharrak eskatzea pentsatu zuten; Tolosako udalari gutuna idatzi zioten denon artean. Jasotako zakarrontzi zaharrak garbitu, pintatu eta jolaslekuan jarri dituzte; hamasei dira denera lau multzotan banatuta eta multzo bakoitzean paperarena (urdina), plastikoarena ( horia), organikoarena (marroia) eta errefuxa (beltza) daude. Zer non bota informatzeko hormirudiak ere prestatu dituzte talde txikitan. Konpostadora txiki bat ere eskuratu dute organikoaren deskonposizio prozesua ikertzeko eta aldi berean konposta egiteko hamaiketakorako ekarritako jakien ondakin organikoak baliatuz.

Horretaz aparte geletan erabilitako papera txikitu, uretan eduki eta irabiatu ondoren birziklatutako papera lortu dute eta erabili artelanak sortzeko.

Wednesday, 2 April 2014

Friday, 28 March 2014

Sunday, 2 February 2014

Wednesday, 8 January 2014

"EL ENVASE ES ORO" dokumentala

Ondoren duzuen dokumentala  EL ESCARABAJO VERDE programan ikusi dut eta blogera ekartzea interesgarria iruditu zait; gaur egun arazo handia dugu sortzen ditugun hondakinekin ez bait dakigu nola kudeatu... zabortegi, erraustegi, atez ateko bilketa, Alemaniako ontzien berrerabiltze sistema eta abar esplikatzen dira bertan.
 rtve-ko La 2 telebista-kanalean EL ESCARABAJO VERDE programan dokumental interesgarriak, atseginak, erraz ikus eta ulertu daitezkenak. Natura eta ingurumenarekin interesatuta dagoen edonorri zuzenduta dago.

Ordutegia


  • Ostiraletan, 18.30tan
  • Igandetan, 13.30tan
Programa horrek web orria ere badu; ondorengo loturan klikatu eta ikus dezakezue.
http://www.rtve.es/television/escarabajo/ 

Wednesday, 11 September 2013

“GAIKA”: SORTZEN DITUGUN HONDAKINAK BEHAR BEZALA BEREIZTEN LAGUNDUKO DIGUN ANDROID APLIKAZIOA.

Birziklatzeko arazoak? Zilarrezko papera nora bota behar da? Zer egin pixohialekin? Nora bota arropak? Lan hauek errazteko,gure eguneroko birziklatzea hobetzeko, deskarga ezazu gaika aplikazioa! Aplikazioa Google Play dendan duzu. Oraingoz android sistemetan bakarrik dago erabilgarri, nahiz eta iOS-entzako garapenarekin ere hasiak dauden.
Informazio gehiago nahi izanez gero Gaika taldearen webgunean aurki dezakezu.
Hastea da gure erronka!


Sunday, 9 June 2013

UDAL BATZA 2013

IKASTOLAKO PASILLOTAKO BIODIBERTSITATEA

DBH 1 eta 2ko ikasleek BIODIBERTSITATEZ bete dute ikastolako pasilloa.
Zientzialarien txokoko DBH 1eko ikasleek ikastolako inguruko zuhaitzen "zuhaitza" osatu dute beste guztiek ezagutu ditzaten.

 Kanpoan egon ez denez udaberria pasilloetara ekarri dute; papiroflexias egindako loreak egin dituzte. Matematika ere polita izan daiteke ez da?

DBH 1eko plastikako ikasleek berriz, etxean aurkitu zituzten ohialak erabilizi "animalia" koloretsu hauek soru dituzte. 

 

 Azkenik, oraingoz, zientzialarien txokoko DBH2ko ikasleek papiroflexiaz egindako animaliz paisaia polit bat egin dute.



IKASGELATIK PLAZARA 2013

Tolosaldeko Eskola Agenda 21 programan parte hartzen duten ikastetxeek, 2012-2013 ikasturtean  BIODIBERTSITATEA gaia landu dute bigarren urtez.
 Lan honen bitartez inguruko altxorrak ezagutu eta errespetuz gozatzen ikasi dute eta sentimendu hau gainontzeko herritarrei helarazi nahi die. Horregatik “Ikasgelatik Plazara” festa antolatu dute, biodibertsitatea zaintzearen beharra lau haizetara zabaltzeko asmoz.