Monday 11 May 2009

ESKOLARA OINEZ!

Proeiktu berri bat abian jarri da Eskolako Agenda 21, Tolosako hiru ikastetxeak eta Ingurumen zentroak bultzaturik. “Eskolara oinez” leloa duen ekimena hau Euskal Herriko hainbat lekuetan burutzen ari da. Egitasmo honek, ibilbide jakin batean barrena bilgune ezberdinak eginez ikasleak beraiek modu autonomoan elkarrekin eskolara joatea du helburu. Honela, ikasleak segurtasunez eskolara joatea, beren arteko harremanak indartzea, ingurugiroaren jasangarritasunean laguntzea, oinez ibiltzearen ohitura osasuntsua sustatzea eta herriaren inplikazioa lortuko genituzke.

Tolosan ere arrakasta bera izan dezan Udaletxearen laguntzaz gain guraso ordezkari batzuen beharra ere aurreikusten da proeiktua osatzen laguntzeko. Horretarako, interesatuta zaudeten gurasoekin bilera bat egingo da maiatzaren 13an Usabalgo Areto Nagusian 17:15etan

No comments: