Friday 24 February 2012

KONPROMISOEN ERREBISIOA UDALAREKIN

Joan den otsailaren 15ean Eskola Agenda 21eko konpromiso eta proposamenen
errebisioa egin genuen Tolosako ikastetxe guztiok udal agintariekin batera
udaletxeko batzar aretoan. 2008-09 urteko ekitatea, 2009-10eko ura eta
2010-11ko elikadura gaiak aztertu zituzten ikastetxeetako ordezkariek Ibai
Iriarte alkatea eta Hasier de los Rios Ingurumen zinegotziarekin batera.
Laskorain Ikastolako ordezkariek uraren gaia jorratu zuten. Bukaeran, hiru
gai hauei buruzko galderak egin zizkieten udal agintariei. 
 

No comments: