Tuesday 14 October 2014

2014-2015 ikasturtea ENERGIAZ MUGITU

 

Gero eta handiagoa da ibilgailuei bideraturiko lur eremua eta baita petrolioarekiko dugun menpekotasuna ere. Baina petrolioa sortzen den baino arinago xahutzen dugu
eta horrek aldaketak ekarriko ditu nahi eta nahi ez. Gure herrietan aldaketa hauei aurre egiteko, prest al gaude beste energia motak erabiltzeko? Eta energia kontsumoa murrizteko? Zer egin dezakegu herritarrok? Zer proposatuko diogu udalari?

Aurtengo gaia: Energiaz MugituAurten energia eta mugikortasuna uztartuko ditugu. Eskolara joateko ditugun
ohiturak, herri barruan zein inguruetan nola mugitzen garen, kotxea baztertzeko herriak erosoak diren edo erregaien kutsadura ekiditeko zein aukerak ditugun aztertuko dugu ikasturtean zehar.
Uste baino gauza gehiago egon daiteke gure esku, aurki ditzagun elkarrekin!
Proiektu hau ez da ikasleena soilik. Bai, guraso, langile eta eskola komunitate
osoak du zeresana gure herrietako egoera hobetzeko. Zuen eskolan ere izango duzue gai berria eta proiektuari buruzko informazioa. Adi egon!

No comments: